Eraginkorrek bere negozioen ezagutzari ekarpena egiteko eta hura indartzeko osagarri gisa jorratzen du Prestakuntza, bezeroei eskaintzen dizkien kudeaketa zerbitzuen integrazioa osatzeko xedez.
Ildo horretan eta enpresen Prestakuntza Beharren Diagnostikoetatik abiatuta, Prestakuntza Ekintzak kudeatzen, diseinatzen edo ematen dira honako ildo hauetan:
Alderdi juridiko-sozietarioetako prestakuntza.
Kontabilitate, zerga eta lan arloko alderdiei buruzko prestakuntza.
Kudeaketa tresnei buruzko prestakuntza.
Gure prestakuntza-ekintzez gain beste enpresa batzuekin ere lan egiten dugu hainbat formularen bidez prestakuntza eskaintza osatzeko, arlo hauetan hain zuzen:
Prestakuntza informatikoa.
Hizkuntzetako prestakuntza.
Enpresa edo kolektibo profesionalentzako prestakuntza espezifikoa.
Eta abar
Eraginkorren Prestakuntza Prozesuak, gainera, hainbat kolektibok, hau da, enpresek, enplegatuek eta langabeek, unean-unean eskura ditzaketen finantzaketa lerroak kudeatzen laguntzen du, indarrean dauden programa instituzionalen arabera.
Oso gertu gaude zuri lagundu ahal izateko
Gure zerbitzuren bat zure premiaren batekin bat datorrela uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ahalik eta ondoen orientatzeko, inolako konpromisorik gabe .