Aurkezpena
1985ean sortua
Kooperatibaren forma juridikoarekin Eraginkor enpresentzako zerbitzu integralen enpresa bat da, eta lau negozio ildo ezberdin ditu: Kudeaketa aholkularitza, Zerga, lan eta kontabilitate aholkularitza, Zerbitzu juridikoak eta Prestakuntza
Eraginkorrek bere merkatua EAEko ETEetan eta mikroETEetan oinarritzen du, bai eta kooperatiba sektorean eta gizarte ekonomian oro har ibilbide luzea duten erkidego mugakideetan ere. Bere ibilbidean esperientzia du sektore ugariri emandako zerbitzuetan:
- Instituzionala, publikoa eta asoziatiboa.
- Lehen sektorea eta nekazaritzako elikagaien enpresak.
- Industria siderometalurgikoa, galdaketa, mekanizazioa, galdaragintza…
- Zura eta Altzariak.
- Eraikuntza zibila eta bizitegi eraikuntza.
- Instalazio elektrikoak, berriztagarriak eta klimatizaziokoak.
- Komunikazioa eta Arte Grafikoak.
- Hezkuntza eta Prestakuntza Zerbitzuak.
- Zerbitzu informatikoak.
- Zerbitzu soziosanitarioak, asistentzialak eta hirugarren adinekoak.
- Bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko zerbitzuak.
Enpresa txiki eta ertainetara bideratutako gure zerbitzuek barnean hartzen dituzte estrategiak eta plangintza nahiz pertsonen eta baliabideen kudeaketa.
Prozesuen kudeaketan
oinarritutako eta bezeroak espero duena asebetetzera erabat bideratutako bere kudeaketa sistemak diploma bat merezi izan du, hain zuzen Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenerako Foru Sailak (BESS) ETEei ematen dien PREMIE diploma, EFQM metodologian oinarrituta kudeaketako bikaintasun irizpide jakin batzuk betetzen dituztela kanpoko ebaluazio baten bidez egiaztatzen dutenean.
Misioa, Ikuspegia eta Balioak
Misioa
Ezagutzan oinarrituta kudeaketan laguntzeko zerbitzuak ematea gure inguruko ehun sozioekonomikoaren garapen iraunkorrerako, pertsona balio gisa sustatuz eta giza talde integratu bat sortzen duen proiektu komun eta parte hartzailearen bidez.
Ikuspegia
Kudeaketan erreferente izatea bezero eta ingurunearentzat, emaitzen bidez hazteko eta hedatzeko bokazioarekin, lan elkartuko kooperatiba gisa pertsonek dituzten itxaropenak aseko dituen proiektu erakargarri batekin.
Balioak
- Bezeroarenganako orientazioa: gure ereduarekin erreferente izan nahi dugu, balioa sortzea bilatzen duten proposamenak eta jarduerak planteatuz, elkarren onurarako.
- Pertsonekiko orientazioa: pertsonen garapena eta inplikazioa talde gisa parte hartzearen bidez, gogobetetze eta garapen pertsonal zein profesionalerako formula gisa..
- Ikaskuntza, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza: interes taldeen beharrei aurrea hartzea eta gu haietara egokitzea bilatuz.
- Aliantzak garatzea: aldeei balioa emango dieten lankidetza formulak bilatuz.
Misioa
Ezagutzan oinarrituta kudeaketan laguntzeko zerbitzuak ematea gure inguruko ehun sozioekonomikoaren garapen iraunkorrerako, pertsona balio gisa sustatuz eta giza talde integratu bat sortzen duen proiektu komun eta parte hartzailearen bidez.
Ikuspegia
Kudeaketan erreferente izatea bezero eta ingurunearentzat, emaitzen bidez hazteko eta hedatzeko bokazioarekin, lan elkartuko kooperatiba gisa pertsonek dituzten itxaropenak aseko dituen proiektu erakargarri batekin.
Balioak
- Bezeroaren orientazioa: gure ereduarekin erreferente izan nahi dugu, balioa sortzea bilatzen duten proposamenak eta jarduerak planteatuz, elkarren onurarako.
- Pertsonekiko orientazioa: pertsonen garapena eta inplikazioa talde gisa parte hartzearen bidez, gogobetetze eta garapen pertsonal zein profesionalerako formula gisa.