ZERBITZUAK

LAGUNTZA

LAGUNTZA

Ikusmoldea

ERAGINKORek aholkularitza zerbitzuaren ikusmoldea lege eskakizunei lotutako administrazio prozesuen sistematizaziora bideratzen du, bezeroari balioa sortzen saiatuz, eta egiturazko kostuak ezabatuz.

Arloko gure teknikariek, ERAGINKORek jarduten duen gainerako negozioetako barne baliabideen bidez, kudeatutako informazioa aztertzeko eta kudeaketan hobekuntzak proposatzeko gaitasuna dute, enpresan balioa sortzen laguntzeko, beti ere gure zerbitzuek eskatzen duten konfidentzialtasunaren barruan..

ZERBITZU ILDOAK

Gure Aholkularitza Arloaren bidez kontabilitate, zerga eta lan kudeaketara bideratutako zerbitzuak ematen dira, bezeroarentzako balioa sortzen saiatuz honako jarduera ildo hauetan:

KONTABILITATE AHOLKULARITZA

  • Administrazio eta kontabilitate kudeaketarekin lotutako mota guztietako kontsultei erantzutea.
  • Kontabilitatea partzialki edo osorik berrikustea eta, hala badagokio, eguneratzea.
  • Kontabilitate itxiera egitea.
  • Kontabilitate Liburua eta Urteko Kontuak prestatzea.
  • Kontabilitate prozesua inplementatzea: Kontuen Plana, tresnak eta teknologiak definitzea, sistema abiarazteko arduraduna trebatzea.

LAN AHOLKULARITZA ETA GIZARTE SEGURANTZA

  • Lan eta gizarte kudeaketarekin lotutako mota guztietako kontsultei erantzutea.
  • Lan kudeaketako prozesua berrikustea. Lan eta gizarte auditoretzak.
  • Lan kudeaketako prozesua inplementatzea. Arduraduna trebatzea
  • Kontratuak, nominak eta TC egitea. RED sistema.
  • Gizarte Ekonomiako enpresetako sozietate estalduren sistema aztertzea.
  • Ikuskapen, zehapen eta erreklamazio prozesuetan prestatzea eta laguntzea. ERE

ZERGA AHOLKULARITZA

  • Kudeaketa fiskalari lotutako mota guztietako kontsultei erantzutea.
  • Kontingentzien ebaluazioa eta plangintza fiskala.
  • EJZren altak eta bajak
  • Zerga aitorpenak egitea: BEZa, PFEZa, Sozietateen gaineko Zerga.
  • Aitorpenak berrikustea
  • Kudeaketa fiskaleko prozesuaren inplementazioa

LEGE/SOZIETATE AHOLKULARITZA

  • Enpresari eragiten dioten arau berritasunei buruzko informazioa, bai eta kudeatzaileen erantzukizunari buruzkoa ere.
  • Berraztertzeko errekurtsoak eta Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurrekoak.
  • Enpresaren interesak prestatzea, laguntzea eta defendatzea ikuskapen, zehapen eta erreklamazio prozesuen aurrean, Administrazioaren aurrekoak zein Justizia arruntekoak.

Oso gertu gaude zuri lagundu ahal izateko

Gure zerbitzuren bat zure premiaren batekin bat datorrela uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ahalik eta ondoen orientatzeko, inolako konpromisorik gabe .

Informazio gehiago nahi dutNahiago dut deitu